XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Asi bitez bai / denak poz pozik / txalo jotzen / mundu guzia / baitarabiltzu / beti zuzen.
Jende guziak / baitarabiltzu / beti zuzen,/ eta munduan / erriak oro / Zuk bidatzen.
Erri guziek / Zuri, Jainkoa,/ gorespena,/ erri guziek / Zuri denek bat / maitasuna.
Gure lurrari / bere frutua / zaio jalki,/ Jainkoak digu / gure Jainkoak / egin ongi.
Guri Jainkoak / dezaigula bai / egin ongi,/ mundu zabalak / dezala Jauna / Buruzagi.
Erri guziek / Zuri, Jainkoa,/ gorespena,/ erri guziek / Zuri denek bat / maitasuna.
Aintza Aitari,/ gizon egin dan / Semeari,/ Elizan ari / dan Espiritu / Santuari.
Len zan bezela / Aieri aintza / orain ere,/ ala dedilla / menderen mende / betiere.